Gaur, ekainak 7 ostirala, “Ez Aste Nagusiko kontzertuak Europa parkean egiteari” eskakizunarekin bat egin duten 7.300 pertsonen sinadurak udaletxera eramango dituzte sinadura bilketaren sustatzaileak.
10:30ean Europa parketik abiatuko dira eta oinez egingo dute udaletxera arteko ibilbidea. Deialdi zabala egin dute “lagun, auzokide eta senideekin” manifestazioan udaletxera jaisteko. 11:30ean sinadurak entregatzekoak dira.
Igandean, hilak 9, “Europa parkea ez ukitu” goiburupean manifestazio deia zabaldu dute. Martxa 11:00etan abiatuko da parkeko kioskotik eta inguruko hiru auzoetatik pasa ostean -Txurdinaga, Otxarkoaga eta Santutxutik- parkeko frontoian bukatuko da. Manifestazio ostean, umeentzako jolasak ere izango dira.
INFO + TXURDINAGA BIZIRIK TALDE